[!] Cool Txapela Badakizu zer den Cool Txapela? Denok dakigu zer den txapela bat; hala ere, inte... [!] ELIKADURA ETA UMORE ONA Gero eta txarrago jaten dugu eta gure umorean nabaritzen da. Elikaduraren ikus... [!] NOIZ HARTU BEHARKO GENUKE LANEKO ERRETIROA? Gaur egun, erretiroren gaia puri purian dago, Gobernuak esan du 67 urtebete arte... [!] Sokatira Sokatira Eukal Herriko ohituretan betidanik izan dela ez dago dudarik. Baina nol... [!] POZTEN NAIZ ZU IKUSTEAZ! Ongi etorri ! 4 IKASTARO BERRI BATI EKIN BEHAR DIOGU. I...
Zutagu sare sozial berria sortu du Elurnetek. Zutagu ezagutza partekatzeko sare sozial bat da. Bere helburua, besteekin ezagutza partekatu nahi duten pertsonak bildu eta beraien artean elkartzea da. Goi mailako ikasketak dituzten pertsonak, gai batean lanean diharduten profesionalak edo aisi moduan gai baten inguruan interesa duten pertsonei baliabideak eskaini nahi dizkio sare sozial berri honek. Bertan erabiltzaileek hainbat tresna izango dituzte blog sinple bat, ftxategi biltegi bat, laster-markak gordetzeko tokia, wiki antzeko orrialdeak, mikromezuak jartzeko haria... Baina horretaz gain, interes taldeak osatzeko aukera ere izango dute eta taldeek ere zenbait tresna propio izango dituzte: bloga, fitxategi biltegia, foroa, wiki orriak...
Horretaz gain, nabarmenu nahi dugu tresna erabiltzeko ez dela zertan kontu berri bat sortu behar, Google, Twitter, Yahoo eta Open ID konturen bat dutenek automatikoki sartzeko aukera izango baitu.
Proiektua ilusio osoz hasten dugu, ea erabilpen politak eta interesgarriak egiten dituzuen.
Aurtengo ekitaldiaren izenburua IEB2009: Teknologia berriak, gaur eta bihar izango da.
Teknologiaren kontzeptuak hainbat jakintza-arlo biltzen ditu, eta, horien artean, batez ere azken urteotan izandako garapenagatik, telekomunikazioak paper garrantzitsua betetzen du gure gizartean. Izan ere, informazioaren eta komunikazioen teknologiak (IKT) edo baliabide telematikoak gaur egun bizi garen Ezagutzaren edo Informazioaren Gizartearen oinarri dira.
Internet mundu osoan zabalduta dagoen sareen sare erraldoia da, eta honen bitartez edonork informazioa lortu, banatu eta prozesa dezake edonon, edonoiz. Internet ohikoa den gizarte honetan, ezinbestekoa bihurtu zaigu gure arteko komunikazioan, eta enpresetan baliabide estrategikoa da. Bestalde, Internet ezin da, gaur egun, elkarlana eta kooperazioa bezalako ideietatik aparte ikusi.
Oraingoan ere, bilkuraren gai nagusitzat Internet hartu dugu. Batetik, arlo horretan izandako esperientzien berri ematea litzateke gure asmoa. Bestetik, ohi bezala, euskaraz garatutako softwarea aurkeztea ere nahi genuke.
Bilkuran aukera ezin hobea izango dugu teknologia kontu horien inguruko egoeraz eta etorkizunaz eztabaidatzeko. Azken bi edizioetan bezala UEUko Informatika Saila eta Miramon Enpresa Digitala elkarlanean ari dira Bilkura honen antolak
Wikiak eta elkarlanerako tresnak ikastaroa Izen eman >>
Hasiera data:2008/10/07 Amaiera data:2008/10/09 Ordutegia: 09.30etatik 13.30etara Iraupena: 12 ordu Enpresa: Elurnet Informatika Zerbitzuak Antolatzailea: Miramon Enpresa Digitala
Deskripzioa:
Wiki bat (hawaiiar hizkuntzako wiki wiki, «azkar») hainbat erabiltzaileek editatu ahal duten elkarlanerako web tokia da. Honek wiki-a taldean eginiko idazkeretarako tresna interesgarria bihurtzen du.
Dokumentuan deszentralizatutako pertsona talde batek parte hartu ahal du, dokumentu honetako bertsio guztiak gordetzen dira, horrenbestez, informazioaren gestiorako, egutegi, dokumentu, bilera, akta eta abarrerako tresna egokia gertatzen da.
Enpresa, elkarte ala talde batean modu parte hartzaile, deszentralizatuan ala taldean eginiko gestioa garrantzitsua da. Horretarako tresna mota honen ezarpen ala erabilerarekin lotutako ezagutzarekin kontatzea beharrezkoa da, gestio berritzaile eta egoki bat burutu nahi badugu.
Wiki-ak hartzen ari diren garrantziaren adierazlea enpresetan wiki-ak ezartzeko ematen ari diren laguntzetan aurkitzen dugu, esaterako 'Hobeki digitala' programaren barnean Spri-k eskaintzen duen diru-laguntza.
Nori zuzendua: Enpresa, elkarte ala pertsona multzo oro zein dokumentazioa ala bere gestio propioa modu parte hartzaile, berritzaile eta banatzailean gestionatzeko interesatuta baitago.
Helburu orokorrak: Wiki-ak eta Talde-lanerako tresnak zer diren jakitea eta hauek gure inguruneari dagokionez egokitzen eta erabiltzen ikastea.
Helburu operatiboak: - Wiki-ak eta gainerako talde-lanerako tresnak zer diren ikastea - Tresna hauek sortzen duten kultura parte hartzailea ezagutzea. - Hauen erabilera tekniko eta operatibo batzuk ezagutzea. - Tresna hauek bakoitzaren ingurunean dituzten balizko erabilerak adibideen bidez ezagutzera ematea. - Erabili ahal diren tresnak eta aplikazioak ezagutzea.
Metodologia: Erabiliko den metodologiari dagokionez teoria praktikarekin aldizkatzen da. 1. Modulu bakoitzaren hasieran jorratuko diren gaien laburpena egingo da. 2. Jorratu beharreko gaiei buruzko azalpena emango da. 3. Beharrezkoa denean dagokion praktika burutuko da. 4. Amaitzeko eztabaida eta zalantzen ebazpena.
1.MODULUA · Wiki-ak eta talde-lanerako tresnak · Zer dira wiki-ak? · Zer dira talde-lanerako tresnak? · Tresna hauek eratzen dituen talde-lanaren ingurunea · Ezarpena · Arazoak · Aukerak · Nola burutu
2.MODULUA · Wiki-ekin lanean · Edizioaren prozesua · Gestioa · Mantentzea · Arazoak
3.MODULUA · Talde-lanerako tresnekin lanean · Edizioaren prozesua · Gestioa · Mantentzea · Arazoak