2009-05-07

Permalink 17:01:54, Atalak: GETXO, AGERRALDIAK  

Herrien Jaialdia

San Isidro jaiak aitzakiatzat harturik Getxoko Itxas Argia dantza taldeak Herrien Jaialdia antolatzen du urtero urtero. Aurten gonbidatu duten taldea Lituaniatik dator, hain zuzen ere Kaunas hiritik, Žilvitis izena duena. Jaialdia hurrengo maiatzaren 16an izango da, Andra Mari polikiroldegiaren atzealdean egongo den eszenatokian.ITXAS ARGIAZILVITISŽilvitis
----------

2008-11-17

Permalink 13:03:51, Atalak: EUSKAL DANTZAK, AGERRALDIAK  

DANTZALDIA GETXON

ITXAS ARGIA KULTUR ELKARTEA-ren 50.urteurrena dela eta beronen dantza taldeak dantza emanaldia antolatu du. Dantza Taldeko dantzari guztiek hartuko dute parte, txikienetik nagusienera. Itxas Argia dantza taldea lagunduz Gasteizeko ALGARA Dantza Taldea eta Zangotzako ROCAMADOR egongo dira.

DANTZALDIA, zapatuan, azaroak 22an, arratsaldeko 20:00etan ANDRA MARIko POLIKIROLDEGIAN.

----------

2008-09-09

Permalink 18:03:28, Atalak: EUSKAL DANTZAK, AGERRALDIAK  

Euskal Herriko Dantzari Eguna 2008

Irailaren 28an Euskal Herriko Dantzari Eguna ospatuko da Irunen.
Bertan Euskal Herriko dantza taldeak elkartuko dira euren eguna ospatzeko. Probintzia bakoitzeko dantza taldeek beraien erakustaldi egingo dutelarik.
 ONDO PASA!!
----------

2007-10-09

Permalink 18:47:58, Atalak: EUSKAL DANTZAK, AGERRALDIAK  

Mutxikoaren eguna

    Domeka honetan, hilak 14, Mutxikoaren eguna ospatuko da Arrangoitzen, Nafarroa Behera, urtero legez .

     Goizeko hamaiketan, lore sorta bat utziko da Betti Betteluren hilobian. Hari esker Lapurdiko mutxikoak berpiztu baitziren. Jarraian Mutxikoak dantzatuko dira 17h00 : Dantza emanaldia, Gipuzkoako ALURR taldeak emanik (Ibarra herrikoa)
18h30 : Mutxikoak eta erromeria PUNPEKA taldearekin

----------

2007-01-29

Permalink 13:23:50, Atalak: AGERRALDIAK, AGATE DEUNA  

AGATE DEUNA

Otsailaren 4an Agate Deunaren omenezko kantuak entzuteko aukera izango dugu.
GETXON arratsaldeko 7etatik 9etara arituko dira taldeek, kalez-kale, plazarik plaza. Getxoko kultur etxeak antolatutako XXI. Agate Deuna Koru Jaialdian.
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Adirane Flores

Adirane

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Azken erantzunak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution