
Azken aldian protagonismoa hartu duen gaia bada ere, Kolonbiako errealitatearen berri ematerakoan, komunikabide gehienek –nola ez- bere kutsu soziala ezkutatzen dute etengabe. Gatazka guztietan bezala, (gurea adibide ona da) alde bakar baten desmilitarizazioa eta, kasu honetan, FARC-EPen (Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak) menpe dauden gatibuen askatasuna jartzen dute bakearen giltza bezala. Baina AEBen txotxongilo den Kolonbiar gobernuaren terrorismoa ez dute aipatzen, Argentinako diktadura garaian egon ziren desagertu eta exekutatuen kopuruetara hurbiltzen diren erailketa selektiboak.
Kolonbiara, Irlandara edo Euskal Herrira bezala, alde guztien arteko akordio baten bidez baino ez da helduko bakea eta –Euskal Herrian bezala- lehenik alde guztiek euren borondate ona erakutsi behar dute. "Elkartruke Humanitarioa" delakoa intentzio horrekin sortu da. FARC-EPek bere esku dituen gatibu batzuk askatuko lituzke eta era berean Kolonbiako gobernuak zenbait preso politiko. Baina ezin dugu ahaztu askapen hauek ez direla helburua, etorkizuneko bake akordioak bultzatzeko keinuak baizik (Zapaterok Euskal Herrian saldu nahi zuen "paz por presos" formula gogoratzea besterik ez dugu).
Baina historia errepikatu egiten da, Kolonbian baita. FARC-EPen askapenei Gobernuak 17 gerrillarien erailketarekin erantzun die, hauen artean Raul Reyesena, Elkartruke humanitarioetan pisu handia zuen komandantearena, alegia. Uribek (berriz ere) ateak itxi dizkio balizko bake akordioen bideari, talde armatuak (kolpe gogor honen ondoren) inoiz baino beharrezkoagoa dela adierazten duen bitartean.
Ezaguna egiten al zaigu?
eta deialdi bat, Bilbotik:
Martxaoren 6an Bilboko kaleak bete ditzagun Kolonbiar estatuko biktimei elkartasuna adierazteko.
Beheko aldean sinatzen dogunok Kolonbiako Biktimen mugimendu nazionala (MOVICE) deritzonekin, Bilboko Arriaga enparantzan kontzentrazio bat eta mobilizazio bat Kolonbiako Kontsulaturantza martxoaren 6an 19:00etan egiteko gure elkartasun guztia erakustea, erabaki genduen. Hona hemen ardurak eta arrazoiak:
Testu guztia irakurgai: Askapena.org