2008-06-09

Permalink 17:13:10, Atalak: arazoak, nagusia  

Blogariko arazoei buruz

Gure zerbitzaria txiki gelditu da eta laster zerbitzari batera migrazio bat egin beharrean aurkituko gara. Aldaketa noiz izango den ezin dizuegu aurreratu baina udaran zehar orain pairatzen ari zareten arazoak konponduko direlakoan gaude. Barkatu eragozpenak eta segi horrela!
----------

2008-05-21

Permalink 09:17:58, Atalak: berriak, nagusia  

Udako Euskal Unibertsitatearen ikastaroak

Aurten ere UEUk eskaintza zabal bat prestatu du. Horien artean informatikaren inguruko ikastaroak ere aurkitzeko izango dituzue baina menu osoa hau da.

Wikiak eta elkarlanerako tresnak

Wiki bat (hawaiieratik wiki wiki, "azkar-azkar") web gune mota bat da non erabiltzaileek orrialdeak sortu, editatu, ezabatu eta eraldatzen dituzten. Wikiak idazkera elkarreragilea bultzatzeko modu egokienak dira.

Dokumentuetan pertsona talde deszentralizatu batek parte har dezake eta dokumentuen bertsio guztiak gordetzen direnez, informazio-kudeaketa egiteko tresna egokia izan daiteke, kudeaketa, egutegiak, dokumentuak, bilerak, aktak etab. sortzeko.

Enpresa, elkarte edo taldeetan kudeaketa parte-hartzaileagoa, deszentralizatua edota taldekakoa egitea garrantzitsua da. Horregatik beharrezkoa da wikiak ezagutzea, kudeaketa era berri eta egokiago bat egin nahi badugu. (informazio gehiago)

OpenStreetMap: mapa libreen sorkuntza erabiltzaileon eskura

Teknologiak eta merkatuak bultzatuta, informazio geografikoaren eremua izugarrizko indarra hartzen ari da azkenaldian. Autoetako gidariei laguntzeko tresnak, mendiko ibilbideak gidatzekoak, geografikoki kokatutako zerbitzuak, logistika industrialeko aplikazioak edo tokian tokiko publizitatea dira jadanik martxan dauden edo denbora gutxian ikusiko ditugun aplikazio batzuk.
Baina informazio geografikoan parte hartzen duten elementuetatik datuak (mapak, kaletegiak, zerbitzuen kokapenak, orografia eta abar) izango dira hurrengo urteotako giltzarria. Izan ere, teknologia eta aplikazioak nahikoa garaturik daude, eta datuak dira normalean arreta gutxien jasotzen dutenak.
Ikastaro honetan datu geografikoen sorkuntza erabiltzaileen esku jarri nahi da, OpenStreetMap proiektuaz baliatuz eta aldi berean aberastuz. OpenStreetMap-en helburua, erabiltzaile arrunten laguntzaz Wikipediaren estilora munduko maparik onena lortzea da. (informazio gehiago)
----------

2008-05-05

Permalink 12:08:18, Atalak: arazoak, nagusia  

Blogari erorita

Blogari erorita egon da denbora askoan zehar datu basean eta disko gogorrarekin izandako arazo baten ondorioz. Erabiltzaile guztiei barkamenak eskatzea besterik ezin dugu egin.
----------

2008-04-28

Permalink 21:56:21, Atalak: aipagarriak, mezuak  

Camille Fauque

Hiru egunetik behin langile bat hiltzen da; euskara ikasten errealitate gordinarekin.
----------

2008-04-08

Permalink 10:37:11, Atalak: aipagarriak, blogak  

Donosti Berri - Azpiru Txirrindulari Taldea

Beraien artean komunikatzeko eta beste edonork parte hartzeko sortua. Animo ekipo!
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

blogari.net bloga

Blogari.net tresnari buruzko berrikuntzak, aldaketak, moldaketak etab. izango dira blog honetan. Badakizue, ostikoak, muxuak, eskariak eta eskerrak, iruzkinetan itxoiten ditugu.

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution