Badihardugu elkartearen
Ahotsak proiektuak hiru langile behar ditu, honakoa egiteko:
- Ahotsak proiektuaren barruan, jende nagusiari elkarrizketak egin herririk herri, bideo eta audio pasarteak editatu...
- Elkarrizketetan jasotako materiala landu, kodifikazioak eta transkripzioak egin...
- Horrekin batera, euskalkien inguruko informazioa bilduko duen Interneteko datu-base bat antolatu eta hornitu.
Gidabaimena beharrezkoa da eta hizkuntzalaritza edo kazetaritza ikasketak hobetsiko dira, horrelakoez gain:
- Euskara maila ona.
- Euskalkiren baten ezagutza.
- Informatika kontuetan eta, batez ere, interneten jantzia izatea.
Urtebeterako kontratu luzagarria eskaintzen dute eta kurrikulumak
ekainaren 26a arte ahotsak@ahotsak.com helbidera bidal daitezke
Iturria:
Ahotsak.com